Ohiko osoko bilkura egingo du Bergarako udalbatzak azaroaren 30ean, 19:30ean. Oraingoan ere, osasun egoera aintzat hartuta, semipresentziala izango da. Zuzenean jarraitu ahal izango da Udaleko Youtube kanaletik.

Gai-zerrenda:
1. 2020ko urriaren 26ko aktaren onarpena
2. Alkatearen jakinarazpenak.
3. Batzorde informatzaileetarako udal taldeek egindako izendapenen berri ematea.
4. Berankortasunari eta Ordaintzeko batez besteko epeari (OBBE) buruzko informazioa. 2020- 3 epea (Udal administrazioen Fakturen erregistroa eta berankortasuna).
5. 2020-3 hiruhilekoari dagokion aurrekontuaren exekuzioa (Udala, Euskaltegia eta Mizpirualde).
6. Udaleko aurrekontuaren 13. aldaketa onartuz 2020ko azaroaren 19an emandako dekretuaren berri ematea.
7. Bergarako Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko bigarren aldaketaren hasierako onarpena.
8. Permuta-hitzarmenarenaren onarpena, Bergarako Udalaren eta “I-De Redes Eléctricas Inteligentes, SAU” enpresaren artekoa, Bergaran “Txara BTA” izeneko banaketarako transformazio-azpiestazio berrirako beharko diren azpiegitura elektrikoak egiteko, eta Ipintza baserrira doan bidearen ondoko aparkaleku publikoa handitzeko.
9. Osintxu auzoan, 44. arearen garapen industrialerako “Soraluce S. Coop.” rekin hirigintza-hitzarmenaren aldaketaren onarpena.
10. San Telmo Museoa S.A. enpresarekin sinatuko litzatekeen komodato-kontratuaren onarpena.
11. Oinherri elkartearekin hitzarmenaren onarpena.
12. UNEDeko Estatutuen aldaketa.
13. Erregelamendu organikoaren aldaketa.
14. Kereilaren inguruan Auzitegi Gorenak emandako autoa Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegian errekurritzeko proposamena.
15. 2020ko lanpostuen zerrendaren onarpena.
16. 2020 urteko aurrekontuan agertzen diren maileguen kontratazio proposamena.
17. Egiari Zor fundazioak aurkeztutako mozioa.
18. Azaroaren 25a dela eta, udal adierazpena.
19. 2020ko euskararen nazioarteko eguneko adierazpen proposamena, EAJk aurkeztua.
20. Euskadin Saharak duen delegazioak bidalitako proposamena, “Mendebaldeko Saharako su-etenaren amaieraren aurrean adierazpen instituzionala egiteko proposamena” izenburua duena.
21. Eskaera eta galderak.