Aurten ere Udalak, Bedelkarrekin elkarlanean, Gabonetako erakusleiho lehiaketa jarri du martxan.

Herriko 18 establezimenduk hartu dute parte. Abenduaren 16ko 13:00etara arteko epea dago botoa emateko webgune honetan bertan.

Botoa ematen duten herritarren artean Bergarako negozioetan gastatzeko 50 euroko bono bat zozketatuko da.

Herritar bakoitzeko boto bana hartuko da kontuan.