COVID-19 izurriteagatik bizi dugun egoeragatik batetik eta profesionalak ez diren musika/kultura taldeek emanaldiak egiteko nahiz entseatzeko duten ezintasunagatik bestetik, aurten ez da Gabonetako kontzerturik izango Bergaran.

Hala ere, abenduaren 19an, Gabonetako kontzerturako aurreikusita zegoen egunean, Urretxutik mundura. Iparragirreri omenaldia musika emanaldia prestatu du Bergarako Udaleko kultura sailak.

Era berean, egoerak horretara behartuta Olentzero eta Mari Domingik ez die harrerarik egingo Bergarako umeei. Horren ordez, 2011 eta 2019 urteen bitartean jaiotako Bergarako umeek Olentzero eta Mari Domingiren gutuna jasoko dute etxean. Bestalde, errege kabalgatarik ere ez da egingo, baina Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek agurra bidaliko die sare sozialetatik Bergarako umeei.

Haurren oporraldi garairako, hala ere, hainbat ekimen antolatu da, egungo osasun egoerak eskatzen dituen neurriak hartuta.