Bergarako udalak Bedelkar Bergarako merkatarien elkartearekin elkarlanean antolatutako Gabonetako erakusleiho lehiaketako irabazleei sariak banatu zaizkie gaur, abenduak 17, arratsaldean, haien komertzioetan bertan. 

Herritarren arloko batzordeak, Bergarako merkatarien Bedelkar elkarteak eta Beart Bergarako arte elkarteak izendatutako pertsonek osatutako epaimahaiak, parte hartu dute herriko 18 negozioetako erakusleihoen artean, hauek aukeratu ditu:

  • Lehenengo saria (Ziurtagiria eta 300 euro). Izeder eskulanak.

  • Bigarren saria (Ziurtagiria eta 250 euro). Gorosti loradenda.

  • Hirugarren saria (Ziurtagiria eta 150 euro). Amua jantziak.

 

Bestalde, bergara.eus webgunean 195 pertsonek eman dute botoa. Herritarren aldetik boto gehien jaso dituen erakusleihoa Izeder eskulanak komertzioarena izan da, eta ondorioz, Herritarren saria (Ziurtagiria eta 50 euro) ere jaso ditu honek. 

Botoa eman duten herritarren arteko zozketako irabazlea Enekoitz Gabilondo Garmendia izan da. Berak Bergarako negozioetan gastatzeko 50 euroko bonoa irabazi du.

Sari guztiak Bergarako komertzioetan gastatzeko udal bonoetan banatu dira.