Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu Merkatu eta Merkatu-Txikia tasen 2020ko 4. hiruhileko erreziboak ordaintzeko  epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

 

Epea: 2020ko abenduaren 22tik  2021eko otsailaren 22ra

 

Lekuak eta medioak: 

  • Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontetik  kobratuko ditugu 2021eko otsailaren 22an.
  • Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:
    • Udaletxeko B@Z -Bergararren Arreta Zerbitzua- bulegoan, astelehenetik ostiralera, goizeko 8:00retatik 15:00etara. Ordainketa egiteko debitu- nahiz kreditu-txartela, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna erabiliko da. Udaletxean kokaturiko bulego elektronikoko kutxazainetan ere egin daiteke ordainketa, astelehenetik igandera, goizeko 06:00retatik gaueko 10:00etara bitartean.
    • Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota ordainketa pasabidea dela medio: www.bergara.eus.

Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.