Debagoieneko Mankomunitateak sustatutako Hazilan proiektuak gazte kualifikatuen laneratzea erraztea du helburu. IZEN-EMATE orria Mankomunitatean aurkeztu behar da urtarrilaren 21a baino lehen.

Goi mailako titulazioa duten (goi mailako heziketa ziklo bat edo unibertsitate ikasketak) eta beraien alorrean esperientzia esanguratsurik ez duten 20-44 urte bitarteko eskualdeko gazteei zuzenduta dago HAZILAN egitasmoa eta, langabe kualifikatuak lan munduratzen laguntzea du helburu. Horretarako, lehenik prestakuntza saioen bidez, konpetentzia profesional eta pertsonalak lantzen dituzte, eta, ondoren, enpresekin harreman zuzena dute gazteek, praktiken bidez. 

Urtarrilaren 28an hasiko da. Informazioa Debagoieneko Mankomunitatean eskuratu daiteke: hazilan@debagoiena.eus helbidera idatziz, 943 79 30 90 zenbakira deituz edo www.hazilan.eus webgunean.