Eusko Jaurlaritzak covid-19aren zabalpena eteteko indarrean jarri duen itxiera perimetrala dela-eta, Bergarako Udaleko Kultura Sailak ondorengoa erabaki du:

  • Antolatuta dituen kultura-ekitaldien aurrean Bergaratik kanpokoek sarrera erosia duten kasuetan, sarrera horien itzulketa eskatzeko aukera ematea.

  • Sarreren itzulketa eskatzeko azken egunak honakoak izango dira:

    • Urtarrilaren 27ra arte, ondorengo sarrera erosia dutenek:

§ Gu primer emanaldia

§ Losers antzerki-emanaldia

§ Urtarrilaren 31 eta otsailaren 1eko zine-saioak

§ Otsailaren 3ko zine-klub saioak


 

o Otsailaren 1era arte, ondorengo sarrera erosia dutenek:

§ Olatz Salvadorren kontzertua

§ Erbia eta dortoka umeen antzerki-emanaldia

§ Hodei magoaren Ezinezkoaren logika emanaldia

§ Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Amaren intxaurrak saioa

§ Iñauteriak bizi emanaldia

§ Idoia kontzertua

§ Emon taldearen kontzertua

§ Otsailaren 7tik aurrerako zine-saioak

§ Otsailaren 10etik aurrerako zine-klub saioak


 

  • Sarreren itzulketa eskatzeko mezu elektronikoa bidali beharko da kultura@bergara.eus helbidera, sarrerak erositakoan norberaren emailean jasotako erosketa-konfirmazioaren mezua birbidaliz, eta horretaz gain, mezuan bertan sarrerak itzultzeko eskatu eta ondorengo informazioa eman beharko da:

o Izen-abizenak

o Zein emanalditako sarrerak itzuli nahi diren, eta zenbat sarrera diren.

  • Urtarrilaren 27an itzulitako sarrerak urtarrilaren 28an jarriko dira berriro salgai bergararrentzat, eta otsailaren 1ean itzulitako sarrerak otsailaren 3an.


 

Arloa: