Otsailaren 12tik 28ra Aroztegi aretoan ikusgai egongo da 2020-2021eko EHUko pintura masterreko ikasleen Sopas & Sorber erakusketa.

“Nahiz eta erakutsitako obren artean aniztasuna egon eta obra horien ezaugarriak ezberdinak izan, argi dago ez gaituela batzen soilik espazio bera partekatzeak; horretaz gain, elkarrekin lotzen dira guztiok ditugun arte-nozio ezberdinak eta sortze-prozesuetarako egiten ditugun bilaketak. Elkartu egiten gaituzte baliabideen bidez egiten ditugun bilaketek, honako hauek lantzen baititugu: batasuna, dekonstrukzioa eta konstrukzioa, solapamendua, hurrenkera, hutsunea, automatismoak, aurkikuntza, kontrola, probokazioa, umorea, oroitzapenak, memoria, hurbilketa, ikuskizuna.” Horrela aurkezten dute haiek haien burua eta osatu duten erakusketa hau.

 

Katalogoa

Arloa: