Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen dituen Koldo Eleizalde lehiaketen 36. edizioa parte hartzeko deialdia zabaldu da. 

Aurreko urteetako genero guztiak mantentzen dira: ipuin idatzia, komikia, bertsoa, ipuin-kontaketa, antzerkia, txisteak eta poesia (azken hau, 4. eta 5. kategorietan…). 

Bergaran jaiotakoek edo bertan bizi direnek zein ikasi edo lan egiten dutenek har dezakete parte.

Lanak aurkezteko epea apirilaren 16ra arte izango da.

Ikusentzunezko lanak (antzerkia, ipuin-kontatua, bakarrizketa, bertso kantatua, txisteak…) sare bidez aurkeztu behar dira euskarako webgunea erabiliz, helbide honetan: https://euskara.bergara.eus/eu/koldo-eleizalde-lehiaketan-parte-hartzeko-orria. Idatzizkoak (ipuin idatzia, poesia, komikia, bertso idatzia…), berriz, paperean, Bergararren Arreta Zerbitzuan, edo, telematikoki, webgunearen bitartez. 

Sari-ematea Seminarixoan egingo da maiatzaren 29an.

Lehiaketaren oinarriak eta bestelako azalpenak ere webgune berean aurki litezke helbide honetan:https://euskara.bergara.eus/eu/koldo-eleizalde-lehiaketa.

Arloa: