Udaleko informatika ekipoak berriztu direnean kendutako monitoreak doan eskuratu ahal izateko aukera eman zaie herritarrei. Zozketan parte hartzeko onartutako eta baztertutako interesdunen behin-behineko zerrenda argitaratu da.

Baldintzen pleguan jasotakoari jarraituz, martxoaren 3ko 10:00ak arte aurkeztu daitezke erreklamazioak. Halakorik egiten ez bada, zerrenda behin-betikoa izango da.

Martxoaren 8an 11:00etan egingo da zozketa alkatearen aurrean.

*Zerrenda atxikitako dokumentuan dago.