Bergarako Udalak eta Debagaraiko Landa Garapena Elkarteak herrian larunbat eta asteazkenetan egiten diren baserritarren azoken inguruko hausnarketa prozesu bat martxan jarri dute.

Horretarako ezinbestekoa da kontsumitzaileen iritzia ezagutzea. Bertara hurbiltzen direnak zergatik hurbiltzen diren ezagutzeko, baina baita, hurbiltzen ez direnen arrazoiak ezagutzeko ere.

Prozesu honetan herritar guztien iritzia ezagutzea oso garrantzitsua da. Iritzia emateko galdetegia bete behar da: HEMEN edo lotura honetan: https://labur.eus/BaserritarrenAzokaBergara

Galdetegi hau modu presentzialean ere bete ahal izango da martxoaren 21era arte ondorengo tokietan: Agorrosin kirol gunea, liburutegia eta Labegaraietako kiroldegiko tabernan.