Bergarako udaltzaingoak jakin duenez, herritar batzuen etxeetara telefono deiak egiten ari dira maskara mota eta horien erabileraren inguruko informazioa emateko bilerak adosteko. Deiak Udalaren izenean egiten dituzte eta bilerak, herritarren etxeetan egitea eskatzen dute eta bertan maskara moten azalpena eta horien erabilera egokia nola egin behar den adierazten omen diete.

Telefonoz galdetegi bati erantzun ondoren, adina, arazo medikuak, etxean nortzuk bizi diren… ezagutu ondoren, egun zehatz eta ordu tarte batean pasako direla adosten dute.

Bergarako Udalak herritarrei jakinarazi nahi die, ez dela halako kanpainarik egiten ari, ustezko iruzurra dela, eta hortaz, herritarrei eskatu nahi die ez diezaieten eskatutako informaziorik eman eta ez dezaten haiekin etxean hitzordurik egin.