Dolurako gunea sortu da Errekalde parkean Pirritx, Prorrotx eta Marimototsek Bergarako herriari oparitutako intxaurrondoaren inguruan. Atzo, martxoak 14, pailazoak Bizipoza jaialdira etorri zirela baliatuta, Errekalde parkera joan ziren, landatutako intxaurrondoa ikustera, Gorka Artola alkatea eta Kristina Markina kultura zinegotziarekin batera. 

Otsailaren 13an Pirritx, Porrotx eta Marimototsek 'Amaren intxaurrak' emanaldia eskaini zuten Udal pilotalekuan. Heriotzaren gaia lantzen dute euskal pailazoek aipatu emanaldian, eta intxaurrondoa oparitu diote Bergarako herriari dolua egiteko gune bihurtu dadin, eta senide edo lagunen bat galdu duena intxaurrondora bertaratu dadin galdu duen horietaz oroitzeko. Naturak heriotza ulertzen lagundu die Pirritx, Porrotx eta Marimototsi: bizitzaren parte da heriotza ere eta hori helarazi nahi diete Bergarako haurrei ere.

 

Bideoa ere grabatu dute haurrei zuzendutako mezuarekin.