Hilabeteetako etenaren ondoren martxoaren 6an hasi dira larunbatetako eskola kiroleko jardunaldiak. Lehiaketa momentuz debekatua dagoenez, topaketak jarri dira martxan, lehen hezkuntzako 3.mailatik 6.mailara bitarteko haurrekin.

Aranzadi ikastolakoak martxoaren 6an hasi ziren. 119 haur hurbildu ziren, goizean zehar. Bigarren asteburuan berriz, San Martin Agirre Herri eskola 51 haur izan dira sare-jolasekin gozatu dutenak; badmintona, boleibola eta tenisa bezalako kirolak landuz. Hurrengo jardunaldian, martxoaren 20an, Mariaren Lagundia ikastolako haurren txanda izango da.

Lehengo saio hau egin ondoren, ikastetxe bakoitzeko haurrek bi astetik behin izango dute topaketa Labegaraietan.

COVID-19a dela eta, prebentzio neurri zorrotzak hartzen dira, astean zehar eta asteburuetan, eskola kiroleko saioetako talde burbuilak mantentzen, ikastetxe ezberdinetako ikasleak beraien artean nahastu gabe.