Bergara 2030 egin herrixa plan estrategikoaren barruan, herriko errealitatea zein den ezagutzeko diagnostikoa osatzen ari da udala. Herritarren ekarpena ezinbestekoa da gure herria nolakoa den ezagutzeko. 

Dagoeneko zati handi bat aurreratuta dago, dauden udal mailako txosten ezberdinak aztertuta, eragile batzuekin bilerak eginda edota udal teknikariek emandako datuekin, baina ikuspegi ahalik eta gehien txertatzeak aberastu egingo du lana. 

Bergara 2030. urtean nolakoa izatea nahi dugun jakiteko ezinbestekoa da orain nolakoa den ondo ezagutzea. Lagunduko al diguzu diagnostikoa osatzen GALDETEGI HAU betez?