Apirilaren 1ean, Agorrosingo Ekintza Guneko bainuetxe edo spa eremua zabalduko da. Bainuetxea osotasunean irekiko da (ur-ontzi hotza izan ezik), baina edukiera mugatuarekin.

Erreserba edo txanda bidez funtzionatuko du zerbitzuak. Erreserba, web bidez: www.bergarakirola.eus, telefono bidez: 943 777 095 edo Agorrosingo harreran egin daiteke.

Webgunea horretarako prestatu behar denez, martxoaren 29tik 31era webguneak, momentu batzuetan, ez du funtzionatuko. Ondorioz, egun horietan erreserbaren bat egin nahi izanez gero, telefonoz deitu beharko da Agorrosinera txanda hartzeko, 943777095 telefono zenbakira, alegia. Erreserbaren iraupena ordu eta erdikoa izango da.

Horretaz gain, aldageletako dinamikan ere moldaketak egongo dira. Horrela, igeri egitera datozen erabiltzaileek, 1 aldagela (mutilen kasuan) eta 7 aldagela (nesken kasuan) erabili beharko dute. Bainuetxeko aldagelak, bainuetxeko erabiltzaileek erabiliko dituzte. Maskara erabili beharko da aldageletan, dutxako unean izan ezik. Bainuetxe eremuan ez da maskara erabili beharrik egongo, baina erabiltzaileen arteko segurtasun distantzia mantentzea ezinbestekoa izango da (2m).

Muskulazio lana egiteko eremua ere apirilaren 1ean zabalduko da.

Arloa: