Hiritik at enpresak bideratuko duen parte-hartze prozesua abiatu da dagoeneko, espazio publikoen okupazioaren udal ordenantza berritzeko helburuarekin. Aste honetan landa lana egiten aritu dira bertako teknikariak herrian, eta datorren astean abiatuko da eragileekiko lana. Bergarako tabernari eta merkatariek inkesta digitala jasoko dute haien ekarpenak egin ditzaten.

Ondoren, eta inkestetatik jasotako informazioa landu ondoren, saio espezifikoak egingo dira bai merkatari eta ostalariekin, kolektibo zaurgarriekin eta baita herritarrekin ere.

Behin-behineko ordenantza idatzita, kontrasterako saio irekiak egingo dira udazkenean, aurretik aipatutako sektoreekin. Urte amaierarako behin-betiko ordenantza prest egotea aurreikusten du Udalak.