Beñat Rezusta bergararrak pilotako Buruz Buruko finala jokatuko du igandean Altuna III.aren aurka. Bergarako Udalak, partida Seminarixoan ikusteko aukera eskainiko die herritarrei.

125 sarrera banatuko dira, gaur, ekainaren 18ko 12:00etatik aurrera. Agorrosineko harreran banatuko dira sarrerok, pertsonako 2 gehienez. Guztiak banatzen ez badira, egunean bertan hartu ahal izango dira Seminarixoan bertan. Emanaldia, igandean, ekainaren 20an, 17:00etan hasiko da.

Azken unean bihurtu da bergararra finalista, Iñaki Artola ordezkatuz. Azken hau lesionatuta dago eta ez da partidarako osatu. Azken uneko albistea denez, kalean pantailak jartzeko aukerarik ez du izango Bergarako Udalak, baina partida ikusteko aukera eskainiko du Seminarixoan.

*Argazkia: goiena.eus

Arloa: