Ortu komunitarioen inguruko informazioa herritarrei emateko eta hauen iritzia jasotzeko bilera irekia egingo du Udalak ekainaren 24an, osteguna, Seminarixoan, 18:00etan.

Hainbat gai jorratuko dira bileran, besteak beste, lur sailaren lagapenaren iraupena, kostua, erabilera baldintzak, esleipen irizpideak, daten aurreikuspena...

Apirilaren 28an egin zen lehen bilera gaiarekiko interesa agertu zuten herritar eta eragileekin. Honen helburua izan zen herrian gaiaren inguruan dagoen eskaera errealagoaren argazkia egitea. Lehen bilera horretan parte hartu zuten pertsonek (50 baino gehiago) ortu komunitarioen inguruan dituzten premiak, gogoak, helburuak... azaldu zituzten.