Ekainaren 28an, 19:30ean batuko da udalbatza ohiko osoko bilkuran. Hilabete honetakoa ere semipresentziala izango da. Pleno Aretoan egon ahal izango dira Alkateaz gain, EH Bildu eta EAJtik bi zinegotzi, eta PSE-EEkoa. Beste denak, bileran telematikoki hartuko dute parte. Dena den LABIak erabaki honen aurkako zeozer erabakiko balu, bileraren formatua aldatuko da.

Udalaren Youtube kanalaren bidez jarraitu ahal izango da bilera zuzenean.

 

Gai-zerrenda:

1.- 2021eko maiatzaren 31ko aktaren onarpena

2.- Alkatearen jakinarazpenak

3.- Larramendiko  D, E, F eta G partzeletako xehetasun azterlanaren aldaketari behin betiko onarpena.

4.- Tellaetxe 16an gasolindegia eraiki ahal izateko beharrezko lurzatien kalifikazio juridikoaren aldaketa eta “Euskofuel SL” enpresari salmenta.

5.- Udaleko aurrekontuaren 5. kreditu aldaketa onartuz 2021eko ekainaren 16an emandako Dekretuaren berri ematea.

6.- Udaleko aurrekontuaren 6. kreditu aldaketaren onarpena.

7.- Bergarako Udala Eta Agorrosin Guraso Elkartearen arteko hitzarmena

8.- Ekainaren 28ko adierazpena berrestea.

9.- Eskaera eta galderak

10.- Itsasne Luarizaristik, zinegotzi karguari uko egin.