Urriaren 20an Mikel Santiago idazle bizkaitarrak 2020an idatzitako 'El mentiroso' liburuaren inguruko aurkezpen-solasaldia egingo da, UNEDen 18:30ean.

Bergarako Udal Liburutegiak solasaldian parte hartzeko interesa duten herritarrei jakinarazi nahi die liburuaren zenbait ale dituela maileguan emateko. Era horretan, liburua aurretik ezagututa, aberasgarriagoa izango da solasaldia.

Liburutegia astelehenetik ostiralera 08:30etik 20:30era eta larunbatetan 09:00etatik 13:00etara dago zabalik.

Arloa: