Udazkenetik negurako egun gero eta ilunagoen bueltan, hainbat erritu egin izan dira Europa osoan. Baita Euskal Herrian ere, eta Euskal Herrian jai horrek badauka bere izena eta izana: Gau beltza.

Euskal Herriko tradizio eta ohituretan oinarritutako festa hori berreskuratzeko asmoa azaldu du Bergarako Udalak eta herriko hainbat eragilek. Atzerriko ospakizunetan zentratu beharrean egun horri lotutako ospakizunek tradizio handia dutelako Euskal Herrian. Horretarako, urriaren 20tik 31ra bitarte hainbat ekimen antolatu dira. 

Kuiak hustu eta trapu zaharrak soinean jantziko ditugu eta kandelekin argituko dugu iluntasuna.

Gau beltzaren ospakizunek hain berea duten eske-kantua ere berreskuratu nahi dugu:

“Xanguli Manduli

Kikirrikiii

Emon goxokiak guri…” 

Eredu parte hartzaile baten bidez Gau Beltzaren inguruko ospakizuna indartu nahi da, eta zeharka beste balore eta helburu batzuk ere landu nahi dira:

  • Euskararen transmisioa emateko estrategiak lantzea. 
  • Euskararen erabilera indartzea, festa erakargarri baten bitartez. 
  • Berdintasuna bermatzea. 
  • Inklusibitatea lantzea. 
  • Naturarekiko harreman orekatua izatea. Jasangarritasunaren aldeko apustua egitea. 
  • Gure herriko/arbasoen tradizioak ezagutzea eta berrasmatzea. 
  • Gure errituekin lotura mantentzea eta heriotzaren inguruko emozioak lantzea. 
  • Gau Beltza zer den, nondik datorren eta bere baloreak ezagutzea eta lantzea. 
  • Euskal identitatea lantzea. Gurea den festa dela sentitzea eta harro egotea.
  • Herriko haurrak eta nerabeak festaren protagonista izatea. 
  • Herria egitea eta komunitate izaera indartzea. 
  • Ospakizuna herrian elkarrekin sortzea, elkarte ezberdinen eta herritarren partaidetza suspertuz eta bertan parte hartzeko gogoa piztuz. 

Jardun euskara elkarteak sustatuta antolaketan parte hartu dute Udalarekin batera eragile hauek: Bedelkar, AIDAU haurren zerbitzua, Bergara Herri Hezitzailea, Txapa irratia, Musika Eskola, San Joxepe Elkartea, Ugutz Tours, gaubeltza.eus eta Ndank Ndank. 

BIDEOA

EGITARAUA

Urriak 20, asteazkena 

Arimen kandela: misterio jolasa familian

Gau beltzaren jatorria landuko da.

LH 3-4-5-6 zuzenduta

AIDAU haurren zerbitzuan. (Oxirondo azokako 1.solairuan).

 

Urriak 27, asteazkena

Sukaldaritza familian

Adin guztietarako (haurrak heldu batekin)

Udazkeneko barazki eta fruituak erabiliz hainbat errezeta prestatuko ditugu. 

AIDAU haurren zerbitzuan.

 

Urriak 22, 29 (ostirala): 17:30

Urriak 23, 30 (larunbata): 11:00

HAURRENTZAKO GAU BELTZEAN GIROTUTAKO TAILERRAK

(Kuiak hustekoa, makillajea eta mozorro tailerra…) 

SAN MARTIN PLAZAKO ARKUPEETAN

 

Urriak 30, larunbata

18:30 Kalabera abestia Musika Eskolarekin eta ondoren txokolatea San Joxepe elkartekoen eskutik San Martin plazan.

19:30 Gau beltzeko kalejira eta Deabru Beltzak taldearen “Su danborrak”.

 

Urriak 31, igandea

Bautista Legenardunaren bisita gidatua

21:00 Euskaraz

23:00 Gaztelaniaz

Dohainik. Plaza mugatuak. Izena emateko: ugutztours@gmail.com edo 695 753 430.

 

Arloa: