Azaroaren 2an egindako Alkatetzaren Dekretu bidez baliorik gabe utzi du Bergarako Udalak 2021eko uztailaren 23ko Alkatetzaren Dekretu baten bidez emandako hirigintza-bateragarritasunari buruzko txostena, kontuan izanda aipatutako txostena egiteko adierazitako jarduera ez datorrela bat ez ingurumen-baimen integratua lortzeko proiektuan jaso den jarduerarekin, ez eta irailaren 23an EAEko Aldizkari Ofizialean jendaurrean jarritako jarduerarekin ere.

Ondorioz, hirigintza-bateragarritasunaren txostena eskatu zuen sustatzaileari garatu nahi duen jardueraren araberako beste txosten-eskaera bat egin dezala jakinaraziko dio.

Halaber, ebazpen honen berri eman dio Eusko Jaurlaritzako lngurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariari.

Espedienteari alegazioak egin dizkiotenei ere horren berri emango zaie.

Jarraitutako prozedura
Hirugarren batek 'Greene Waste To Energy, SL' enpresaren izenean (Bergarako jarduera egingo lukeen 'Valogreene Paper BC, SL'-ren enpresa erroa) 2021eko ekainaren 11ko udal-erregistro sarrerarekin, Larramendi industrialdeko H partzelan industriarako karga mineralak ekologikoki ekoizteko planta bat ezartzeko hirigintza-kontsulta aurkeztu zuen.

2021eko irailaren 23an EAEko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako lngurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren iragarkia, non horren bidez jendaurrean jartzen den 'Valogreene Paper BC, S.L.' enpresak aurkeztutako proiektu teknikoa eta ingurumenaren gaineko eraginaren azterlana, Bergarako udalerrian arriskutsuak ez diren
hondakinak kudeatzeko jardueraren ingurumen-baimen integratua eskatzeko.

Udal arkitekto zerbitzuburuak 2021eko urriaren 25ean beste txosten bat egin du, eta bertan ohartarazi du hirigintza-bateragarritasunaren txostenaren eskaera honako jarduera honetan oinarrituta egin zela: "lndustriarako karga mineralak ekologikoki ekoizteko jarduera garatzeko industria-establezimendu bat ezartzea" ("lmplantación de un establecimiento industrial dedicada a la actividad de Producción ecológica de cargas minerales para la industria").

Udal arkitektoaren txosten horretan adierazten denez, ingurumen-baimen integratua eskatzeko aurkeztu den proiektua honako hau da: "Proyecto técnico y estudio de impacto ambiental para la obtención de la autorización ambiental integrada y declaración de impacto ambiental para la actividad de tratamientos de subproductos de la industria del papel de la planta de Valogreene Paper BC, S.L. en Bergara".

Beste alde batetik, txosten horretan udal arkitektoak dioenez, 2021eko irailaren 23an EAEko Aldizkari Ofizialean argitaratutako Eusko Jaurlaritzako lngurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren iragarkian dio jendaurrean jartzen direla "Valogreene Paper BC, S.L.' enpresak aurkeztutako proiektu teknikoa eta ingurumenaren gaineko eraginaren azterlana, Bergarako udalerrian arriskutsuak ez diren hondakinak kudeatzeko jardueraren ingurumen-baimen integratua eskatzeko.

Azaldutakoaren arabera, udal arkitekto zerbitzuburuak txosten horretan proposatzen du uztailean egindako hirigintza-bateragarritasunari buruzko txostena baliogabetzea, eta eskatzea argitu dezatela zein den garatuko den jarduera eta hirigintza-bateragarritasunari buruzko beste eskaera bat egin dezatela. Txosten horri jarraituz erabaki da Udalak Alkatetza Dekretu bidez emandako baimena baliorik gabe uztea.