Gaur, azaroak 12, eta abenduaren 31era arte (lehenago esleitutako diru kopurua amaitzen ez bada) herritarren eskura daude Bergarako herritarrei zuzendutako erosketa-bonuak. %20ko deskontua izango dute bonuok. Kanpaina horretarako, 30.0000 euroko laguntza emango du Udalak. Bonu guztiak erabilita 150.000 euro bideratuko dira. 

Ekimenaren helburua da merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuen sektorean kontsumoa sustatzea eta, horretarako, udalerriko hiri-ekonomia suspertuz eta tokiko establezimenduetan kontsumo kontzientea bultzatuz.

Erosketa-bonuak https://bergara.bonoak.eus web-aplikazioaren bidez kudeatuko dira eta bonuak kanpainari atxikitako komertzioetan bertan bakarrik erosi ahal izango dira. Pertsona bakoitzeko muga, diruz lagundutako bonuak erosteko 75 eurokoa da, kopuru hori gaindituz gero, ez du deskonturik izango.

Prozedura hau da: 

1. Erosketa egingo den establezimendura joan.

2. Erosi nahi den produktua edo zerbitzua aukeratu.

3. Saltokiko saltzailearen bitartez, “bergara.bonoak.eus” web-aplikazioan bonuaren zenbatekoa aukeratu.

4. Bonua ordaindu establezimenduan bertan.

Bonuek informazio hau izango dute:

  • QR kodea, erosketa-prozesuaren segurtasuna bermatzeko.

  • Bonua erosten duen pertsonaren izena eta abizenak eta NAN zenbakia, baina horrek ez du esan nahi bonua pertsona horrek erabili behar duenik.

  • Erosketa data eta ordua, zenbatekoa eta aplikatutako deskontua.

  • Bonuaren iraungitze data: 2021-12-31.

Establezimendu bakoitzak jaulki ditzakeen diruz lagundutako bonuen gehieneko muga 7.500 euro da.

OINARRIAK (GAO IRAGARKIA)

Eranskinak: