2022-2023 urteetan, ogitartekoak, patata eta antzekoak saltzeko jarduerarako furgoneta edo antzeko ibilgailuekin lurzoru publikoaren okupazioa egiteko eskaerak aurkezteko epea zabalik dago 2021eko azaroaren 29ko 14:30ak arte.

Ibilgailuak hurrengo lekuetan jartzeko dira baimenak (baldintzetan zehaztutako egun eta ordutegietan): Irala kalean (2 toki) eta Komenio kalean (toki 1), eta Pentekoste jaietan baita Fraiskozuri plazan ere (2 toki).

Eskaintzarekin aurkeztu beharreko dokumentazioa: Baldintzen Pleguan dago zehaztuta. HEMEN.

Eskaerak erregistro elektroniko bidez egin behar dira. HEMEN

Adjudikazioa/Zozketa: 2021eko abenduaren 3an eguerdiko 13:30ean Bergarako Udaletxean lehen solairuan (Alkatetza).