Gaur, abenduak 9, 18:00etan jarriko dira salgai Gabonetako kontzerturako sarrerak, www.seminarixoa.eus helbidean eta Seminarixoko takillan.

Kontzertua abenduaren 18an egingo dute Bergarako Musika Bandak, Bergarako Orkestra Sinfonikoak, Aritzeta abesbatzak, Bergarako Orfeoiak eta Orfeoi gazteak eta Bergarako Musika Eskolak, 20:30ean udal pilotalekuan. Edukiera murriztuarekin jarri dira sarrerak salgai (430). Datorren astelehenean, hilak 13, Eusko Jaurlaritzak edukierak murrizteko neurririk hartzen ez badu, gainontzeko sarrerak jarriko dira salgai.

Kontzertuari buruzko informazioa: https://seminarixoa.eus/gertaera/gabonetako-kontzertua/

Arloa: