2021. urtearen atzera begirakoa eginda, nabarmentzeko ekitaldietako bat da Alkateen mugimenduaren 45. urteurrenean egindakoa. 
 
1976ko uztailaren 21ean, Euskal Herriaren izaeraren eta bere eskubide historikoetan oinarritzen zen burujabetzaren elkargune izan zen Bergarako herria. Foruen abolizioaren mendeurrena betetzen zela gogoratzeko, Euskal Herriko ehunka udal ordezkari elkartu ziren Bergaran, herri bat ginela eta burujabetzatik aurrera egin nahi genuela adierazteko. 2021ean, 45 urte geroago, garai hartako Alkateen mugimenduari omenaldia egin zioten Bergaran elkartutako Euskal Herriko alkateek eta udaletako ordezkari politikoek. 
 
Egun hura gogoratuz erakusketa egin zen udaletxean, bertan ikusgai egon zen bideoa da hau. 1976ko uztailaren 21ean egindako ekitaldia jasotzen duena. 
 
*Irudiak Bergarako udal artxiboarenak dira.