Jardun euskara elkarteak eta Bergarako Udalak elkarlanean ‘Hitzen Ahairea’ ikastaroa antolatu dute. Idazleen eta musikarien arteko elkarreraginetik sortutako kantagintzari buruzko ikastaroa da.
Ikastaroa urtarrilaren 27an, otsailaren 3an eta 10ean egingo da Zabalotegi aretoan, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean.

Ikastaroaren prezioa 8 € Jarduneko bazkideentzat eta 10 € gainerakoentzat izango da.

Izena ematea Jardun euskara elkartean egingo da (Errotalde jauregian, 94376361/605712569 telefono zenbakietan edo jardunkultura@topagunea.com helbide elektronikoan).

• Zelan kantatu dute gure idazle eta musikariek Euskal Herria?

• Zein eragin (izan) dute idazle eta musikarien artean sortutako kantek euskaldunon imajinarioan?

• Zein alde dago Historia liburuetan erakusten digutenaren eta idazle eta musikarien artean sortutako kantek kontatzen dutenaren artean?

• Zein zen kantaren funtzio soziala XX. mendean? Eta gaur egun?

Galdera horiei guztiei saioan parte hartuko dutene artean erantzuten ahaleginduko dira. Horretarako, zenbait kantari eta musika taldek kantetarako erabili dituzten testuak eta kantari eta poeten arteko harremanak aztertuko dira, baita zuzenean kantatuko ere.
Zatoz gure kultura hobeto ezagutu eta disfrutatzera!