Irabazi asmorik gabeko elkarteentzat, enpresentzat eta ekintzaileentzat 2021. urterako Bergarako Udalak ezarritako diru laguntza-programen deialdi irekira aurkeztutako entitateek jasotako laguntzen justifikazioa aurkeztu behar dute urtarrilaren 31 baino lehen.

 

Irabazi asmorik gabeko elkarte edo entitateei zuzendutako laguntzak jarraian zehazten diren arloetakoak dira:

1.  Garapenerako lankidetza-programak lantzen dituzten Gobernuz Kanpoko Erakundeentzako (GKE) diru-laguntzak.

2.  Gizarte-zerbitzuen arloan diharduten elkarteentzako diru-laguntzak.

3.  Berdintasunaren aldeko ekintzak eta programak garatzeko elkarte eta taldeei diru-laguntzak.

4.  Kultur elkarte eta taldeek egiten dituzten urteko jarduerak finantzatzeko laguntza programa.

5.  Bergarako kirol elkarteei ohiko eta ezohiko jarduerak finantzatzeko laguntza edo diru-laguntza programa.

6.  Ingurumeneko elkarteek egiten dituzten urteko jarduerak finantzatzeko laguntza programa.

 

Deialdiaren informazioa GAOn


 

Epe berean, urtarrilaren 31 baino lehen, jasotako diru-laguntzen justifikazioa aurkeztu behar dute Bergarako Udalak 2021. urterako enpresa edo ekintzaileentzako emandako diru laguntz programen deialdi irekian parte hartu duten enpresek.

Diru-laguntza hauen xedea da enpresa eta ekintzaileei jarraian zehazten diren diru-laguntzak ematea: 

  1. Enpresa berriek lokala alokatzeko diru-laguntzak. 

  2. Bergaran finkatuta dauden edo finkatu nahi duten enpresentzako diru-laguntzak (Eragin programa). 

 

Deialdiaren informazioa GAOn