Gaur, urtarrilak 28, 18:00etan, zabalduko da Aroztegi aretoan Vicente Iriondo Bergara margolariaren (Eibar, 1953) erakusketa. 2022. urterako programatutako erakusketei hasiera emango zaio horrekin. Otsailaren 13ra arte egongo da ikusgai.

Victor Oruetak egindako aurkezpenean jasotzen denez, erakutsiko diren koadro gehienak “zerbaiten bidez daude kateatuta, eta irudi geometrikoen agerpen nabaria haien edukiaren nolabaiteko azalpenaren hasiera da. Izan ere, mihiseak osatzen dituzten triangelu edo laukien ugaritasunari arreta jartzea nahikoa litzateke multzoari zentzua emateko, bere elementuen arteko lehen elkarrizketa-zantzuan oinarrituta”. 

“Koadro bakoitzean, beste alde batetik, kolore-tonuen artean adierazgarriena bereiz liteke, nabarmenena den aldetik, eta haren kromatismoagatik beste batzuei lotuta geratuko litzateke, baina gainerakoetatik erabat deskonektatu gabe...” 

Katalogoa

Aroztegi aretoaren ordutegia: Asteartetik ostiralera: 18:00-20:30; Larunbatetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; Igande eta jai egunetan: 12:00-14:00.

Arloa: