Urtarrilaren 31n jakinarazi die Bergarako Udalak Larramendi poligonoko H partzelan jarduera ezarri nahi duen Greene Waste To Energy SL enpresari, Eusko Jaurlaritzako lngurumen Jasangarritasuneko sailburuordetzari, gai horretan alegazioak jarri dituztenei jarduera hori ez datorrela bat aplikatu beharreko hirigintza-araudiarekin.

Eusko Jaurlaritzako lngurumen Jasangarritasuneko sailburuordetzak idatzia aurkeztu du 2022ko urtarrilaren 3ko sarrera-erregistroko datarekin, Valogreene Papér BC, S.L. enpresak bideratu nahi duen proiektuari dagokion ingurumen-baimen bateratuaren eta ingurumen inpaktuaren azterketaren espedientearen barruan, eta bertan, Bergarako Udalari eskatzen dio egin dezala, 30 eguneko epean, bere eskumenen barruan egokitzat jotzen dituen oharrak jasoko dituen txostena.

Greene Waste To Energy SL enpresa sustatzaileak 2021eko azaroaren 2ko Alkatetzaren Dekretu bidez hala eskatu zitzaion arren, ez du aurkeztu garatu nahi duen jarduerarekin bat datorren hirigintza-bateragarritasunari buruzko txosten-eskaera berririk, hortaz, Alkaterekin eskariz udal arkitekto zerbitzuburuak hirigintza-bateragarritasunari buruzko txostena egin du, sustatzaileak garatu nahi duen jardueran oinarrituta.

Udal-arkitektoaren txosten horren ondorioa da gauzatu nahi den erabilera/jarduera ez dela hirigintza aldetik bateragarria aplikatu beharreko hirigintza-araudiarekin.

Gai honetarako kontratatutako kanpo-aholkularitzako letraduak ere dagokion txosten juridikoa egin du.

Bi horiek aintzat hartuz erabaki du Udalak hori jakinaraztea interesdunei.