Zubieta kalean egiten ari diren birgaitze lanen ondorioz moldatu egin da Herribusaren ibilbidea. Obren hasieraraino egiten aritu da orain arte ibilbidea Herribusa eta bertan hartzen zuen buelta. Estua da, baina, gunea eta zailtasunak dituzte autobusek bira egiteko eta arriskutsua izan daitekeela ikusi da. Bestetik, probaldia egin den egunetan ez du geltoki hori inork erabili.

Aurrerantzean, hortaz, ibilbidea Mugertzako aparkalekuan buelta hartuta egingo da. Hala ere, gidariek ikusten badute pertsonaren bat dagoela zain Zubietako obra eremuaren iskinean autobusa bertaratuko da, berdin, erabiltzaileren batek bertan lagatzea nahi badu, gidariari jakinarazita bertara eramango du.

Eta erabiltzaileren batek Zubietako zubiaren parean gelditu nahiko balu, edo autobusa bertan hartu, Herribusak geldialdia egingo luke zubia eta Urdangarin parea lotzen dituen inguruan.