Etxera zerbitzua ematen duten oinarrizko merkataritza establezimenduen zerrenda osatu du Bergarako Udaleko Garapen ekonomikorako sailak.

Osasun pandemiaren hasieran horretara bideratu zen zerbitzua eskaintzen ez denez, merkatariekin hitz egin da, eta zerrenda osatu, oinarrizko elikagaiak behar dituzten, eta etxetik ezin atera dauden herritarrek eskura izan dezaten.

Zerrendan jasota ez dagoen arlo horietako establezimenduren batek etxerako zerbitzua eskaintzen badu, eta zerrendan sartzea nahi badu, Garapen sailari jakinarazi diezaioke garapena@bergara.eus helbidera idatziz edo 608 710 764 telefonora deituz.