Osasun pandemiak eraginda eten zen 'Gelditzeke' Kirol Orientabide Zerbitzua berriz ere martxan jarri da. Kirolean hasteko dauden aukeren berri eta pertsona bakoitzari egokitutako gomendioak ematen ditu profesional batek, Amaia Zabaleta Hidalgok. Soin Hezkuntzan graduduna, Bergarako Udaleko kiroletako eta Agorrosingo koordinatzailea da.

Herritar guztientzat zabalik dagoen doako zerbitzua da, eta bizitza-estilo aktibo eta osasungarria bultzatzeko helburua du. Aldundiak eta Jaurlaritzak elkarlanean sortutako Mugiment programan dauka jatorria.

Zerbitzua jaso nahi duen pertsonak txanda eskaera egin behar du Agorrosingo Kirol Gunean, telefonoz edo emailez. Zerbitzua, asteartetan emango da, 10:00etatik 14:00etara Agorrosinen bertan, eta 15:00etatik 16:00etara anbulatorioan.

Txanda hartzeko telefonoa eta helbidea: 943777095 eta agorrosin@bergara.eus