Martxoaren 28an, astelehena, batuko da udalbatza ohiko osoko bilkuran, 19:30ean, Udaletxeko Pleno Aretoan. Udalaren Youtube kanalaren bidez ere jarraitu ahal izango da bilera zuzenean hemen.

Gai-zerrenda: 

1.          2022ko otsailaren 28ko aktaren onarpena.

2.          Alkatearen jakinarazpenak.

3.          Berankortasunari eta Ordaintzeko batez besteko epeari (OBBE) buruzko informazioa. 2021-4 epea (Udal administrazioen Fakturen erregistroa eta berankortasuna).

4.          Udaleko, Udal Euskaltegiko eta Mizpirualdeko 2021eko aurrekontuen likidazioak onartuz emandako Dekretuen berri ematea.

5.          Hirilurren balio gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa.

6.          Ur zerbitzuko langileen guardiak.

7.          Arrazionalizazio planaren onarpena. 

8.          Plantilla organikoa osatzeko proposamena.

9.          A-40 areako 40-A exekuzio unitatearen Hiri Antolakuntzako Plan Bereziaren laugarren dokumentu aldatuari behin betiko onarpena.

10.       EAJ-ren mozioa Mendebaldeko Saharako gatazka politikoari buruz.

11.       Eskaera eta galderak.