Bergarako Udalak herritarrak Korrikan parte hartzera gonbidatu nahi ditu, eta hitzetik ekintzetara pasatzeko deialdia egin. 22. Korrikaren mezuak dion moduan, "hizkuntza bat hitzekin osatzen da, baina ekimenek eraikitzen dute hizkuntza baten komunitatea. Euskarak aurrera egin nahi badu, euskaldun (pro)aktiboak behar ditu, konbentzimendutik ekintzara, praktikara, jauzi egingo dutenak". Bergararrok ere HitzEkin.

Bihar, apirilak 1, 11:30ean helduko da Korrika Bergarara, Osintxutik.

Ibilbidea: Osintxu, Soraluze enpresaren paretik, Amillaga, Santa Marina, Herrilagunak, Irala kalea, Barrenkalea, Bidekurutzeta, Espoloia, San Antonio, Zubiaurre, Ozaeta, Labegaraieta, Ola, Elorregi...

Bergarako udal langileek Matxiategin hartuko dute lekukoa eta Bergarako Udalak Erregetxo plazan.

19:30ean Seminarioko karpan “plaza-dantza gidatuak”, Musika Eskolak antolatuta.

20:30ean, kontzertuak (ERRIETAN eta LEMAK taldeak) Seminarioko karpan, Xaxauk antolatuta.

Apirilak 4, astelehena:
(eguraldiagatik eguna aldatu egin da martxoaren 31tik apirilaren 4ra)

15:15ean hasita, “Korrika Txikia”. San Martin ikastetxearen paretik San Martin plazara. Ikastetxeetako LHko ikasleekin. Ikastetxeek eta Udalak antolatuta.
San Martin ikastetxearen paretik (arratsaldeko 3retan hasita), Boni Laskurainetik, Matxiategitik (azoka paretik), Migel Altuna paretik Ibargaraira, Ertzaintzaren pareko aldapatik gora, Espaloia, San Pedro kalea, Arruriaga, Barrenkalea eta Gaspar tabernaren ondotik San Martin plazara (16:15 inguruan).

Apirilaren 7an ume eta gaztetxoendako tallerrak, 5etatik aurrera, San Martin plazan, Jardunek antolatuta, Korrika Kulturalaren barne.

Apirilaren 8an, bertso jaialdia Seminarixoan, 22:00etan. Udalak antolatuta.

Korrikaren inguruko euskal TRIBIALA, martxoaren 14tik apirilaren 10era. Jardunek antolatuta.

Arloa: