Bihar, apirilak 9, egingo da Erramu Zapatuko feria. Trafikoan eta aparkalekuetan aldaketa hauek egingo dira:

Ibargarai 4 eta 14 bitartean trafikoa moztuta egongo da zapatu goizean. Eremu horretan aparkalekuak ere libre utzi beharko dira, gaur, ostiral gauerako.

Oxirondoko aparkalekuan ere gaur goizetik aurrera ezin da aparkatu. 2 aparkaleku zabalduko dira: San Martin ikastetxeko patioa eta Ipintza institutuko patioa.

Zapatuan ez da egongo TAO zerbitzurik.

Bolura joan-etorriak egiteko: Artekale-Arruriaga zabalik egongo da. Beste norabidean Fraiskozuri, Zurradero, Ibargarai ibilbidea egin beharko da. Fraiskozuri, hortaz, zabalik egongo da.

ITZULIA ERE PASAKO DA BERGARATIK ZAPATUAN
Dena itxita egongo da itzulia pasatzen denean (16:00ak inguru). Itzuliaren ibilbidea: Gorlatik jaitsita, Bideberri, Fraiskozuri, Herrilagunak, Matxiategi.