Jardun euskara elkarteak eta Bergarako Udalak, eta Musika Eskolak lagunduta 'Hitzen Ahairea' ikastaroa antolatu dute. Idazleen eta musikarien arteko elkarreraginetik sortutako kantagintzari buruzko ikastaroa da.

Ikastaroa maiatzaren 10ean, asteartea, egingo da Bergarako Musika Eskolako aretoan, 19:00etatik 21:00etara bitartean.

Ikastaroa doakoa da.

Izen-ematea Jardun euskara elkartean egingo da (Errotalde jauregian, 94376361/605712569 telefono zenbakia edo jardunkultura@topagunea.eus helbide elektronikoan).

• Zelan kantatu dute gure idazle eta musikariek Euskal Herria?

• Zein eragin (izan) dute idazle eta musikarien artean sortutako kantek euskaldunon imaginarioan?

• Zein alde dago Historia liburuetan erakusten digutenaren eta idazle eta musikarien artean sortutako kantek kontatzen dutenaren artean?

• Zein zen kantaren funtzio soziala XX. mendean? Eta gaur egun?

Galdera horiei guztiei saioan parte hartuko dutene artean erantzuten ahaleginduko dira. Horretarako, zenbait kantari eta musika taldek kantetarako erabili dituzten testuak eta kantari eta poeten arteko harremanak aztertuko dira, baita zuzenean kantatuko ere.