Larunbatean, apirilaren 30ean, 11:00etan, inauguratuko da Labegaraietako Skate-parkea. Ondoren, 11:30etik aurrera, egun osoko festa egingo da. Skatearekin ibiltzeaz gain, parrillada, musika...

Profil desberdinak dituzten erabiltzaileentzat moldatu da, zirkuitua moldakorragoa eta dinamikoagoa izan dadin. Espazioa inklusiboagoa egin da horrela.

Urtarrilaren erdialdean hasi zituzten lanak eta bi hilabete pasa behar izan dituzte amaitzeko.