Pentekosteetara ongi etorria emateko ekitaldia aurten ekainaren 4an, 11:30ean egingo da, ohi bezala udaletxeko pleno aretoan. Gero argazki bateratua aterako dute udal ordezkari politikoekin (ateri bada udaletxearen kanpoaldean, San Pedro kalean eta euriarekin udaletxeko eskaileretan).

Oraingoan, eta herritar batzuk egindako eskaerei erantzunez, aurreko Pentekoste jaietatik hona jaio diren, eta Bergaran erroldatuta ez dauden, baina Bergararekin lotura duten haurren familiek hala nahi badute, ekitaldian parte hartu ahal izango dute. Hori Kultura zerbitzura jakinarazi beharko dute kultura@bergara.eus postara idatziz edo edo 943 77 91 59 telefonora deituta, ekainaren 1era arte.

Momentuz iazko Pentekosteetatik 105 ume jaio dira Bergaran, eta horiek etxean gutuna jaso dute ekitaldirako gonbidapenarekin, eta ekitaldiaren inguruko azalpenekin.

Pleno aretorako sartu-irteera udaletxeak San Pedro kalean duen atetik egingo da.