Hilerriko aparkalekuan eta Osteta bidean (Munibe plazaren eta Iparragirre kalearen artean) bizikletendako aparkaleku berri bana zabalduko ditu Udalak, bihar, maiatzaren 27a. Egun osoan egongo da zabalik.

Iaz Labegaraietako kirol eremuan jarritakoari gehituko zaizkio bi hauek. Bergarako Udalaren helburua da herri barruko mugikortasuna hobetzea, autoen trafikoa murriztuz, eta jasangarritasunean laguntzea. Bizikletaren erabilera handitzen lagunduko dute horrelako guneek.

Halaber, gune horietako bat erremintekin eta bizikletak garbitzeko tresnekin gaitzeko asmoa ere badu Udalak.