Aurtengo udan ere kultura eskaintza zabala eskainiko du Bergarako Udalak. Ertzak taldeko Aritz Alustizak eskaini diguna horren aurrerapena da. Oraingoan, gainera, azken urteotako murrizketarik gabe egin ahal izango ditugu ekimenak.

Aurretik ere esan dugu, herri bizia nahi dugula Bergara, aberastu egiten duela kulturak, eta aberatsa ere nahi dugula gure herria. Hortik abiatuta osatu dugu udarako kultura eskaintza, eta uste dugu herritarrei erakargarria eta gustagarria izango zaiela.

Musika izango da osagai nagusia, askotariko eskaintzarekin. Uztailean Usondo parkean eta Espoloian (Berumuga) eskainiko dira  kontzertuak. Abuztuan, berriz, Fraiskozuri plazan.

Maila handiko taldeek parte hartuko dute. Saiatu gara emakumeen presentzia bermatzen, herriko taldeei ere lekua egiten, eta nazioartean sona duten taldeak ere ekartzen.

Bestelako ekimen batzuk ere programatu ditugu.  

 

UZTAILA

BERUMUGA KONTZERTUAK

Uztailak 1, 8, 15 eta 22

22:00etan Espoloian

Uztailak 1, ostirala  

SON ROMPE PERA  (Naucalpan, Mexiko)

Garage-Marimba-Punk-Cumbia

Uztailak 08, ostirala   

ARIMA SOUL  (Donostia, Euskal Herria)

Soul, Funk, Jazz-Groove

Uztailak 15, ostirala   

THE REVEREND SHAWN AMOS (Los Angeles, AEB)

Rhythm & Blues

Uztailak 22, ostirala  

THE BIG MARTEEN´S (Montpellier, Frantzia)

Swing & Blues

 

KONTZERTUAK USONDO PARKEAN

Uztailak 2, larunbata, 22:00etan

PELAX taldearen kontzertua

Uztailak 5, asteartea, 20:00etan

ERTZAK taldearen kontzertua

Uztailak 10, igandea, 19:00etan

POTX ETA LOTX pailazoen emanaldia

Uztailak 14, osteguna, 22:00etan

LIHER taldearen kontzertua

Uztailak 28, osteguna, 22:00etan

LA FURIA kantariaren kontzertua

 

HORRETAZ GAIN

Uztailak 19, asteartea, 19:00etan

ARDO DASTAKETA ikastaroa Mikel Garaizabalekin San Lorentzon. Ekimen honetan parte hartzeko izena eman beharko da aurretik www.bergara.eus webgunean.

Uztailak 21, osteguna, 19:00etan

Trapu Zikinak antzezlana Udalbiltzaren GEURETIK SORTUAK ekimenaren barruan Lore-more konpainiak sortutakoa. Errekalde jauregian

 

ABUZTUA

FRAISKOZURI PLAZAN

Abuztuak 3, asteazkena, 20:00etan

Akelar taldearen Aztikeriak magia emanaldia

Abuztuak 31, asteazkena, 20:00etan

Zirika Zirkus taldearen Hemendikara emanaldia

 

 

 

Arloa: