'Hitzez ekiteko garaia’ lelopean egingo da 2022. urteko Euskaraldia, azaroaren 18tik abenduaren 2ra.

Euskaraldiaren hirugarren edizioa izango da, eta Jardunetik eta Udaletik hasita gaude dagoeneko edizio berri honen antolaketa lanetan. Aurtengo berrikuntzen berri emateko eta antolaketa eta batzordeen eraketa zehazteko bilera egingo da uztailaren 6an, 19:00etan, Irizar jauregian (3. solairuan).

Ekimenean interesa duten, eta antolaketan lagundu nahi duten herritarrak bertan parte hartzera gonbidatu eta animatu nahi dituzte Udalak eta Jardunek.

 

BILERA DEIALDIA

· EGUNA: Uztailak 6, asteazkena

· ORDUA: 19:00

· LEKUA: Irizar jauregia (3. solairua)

 

Bilerara joateko asmoa baduzu edo bilera joan ez arren Euskaraldiaren antolaketan lagundu nahi baduzu bete, mesedez, erantsita doan formularioa.

Euskaraldia martxan jartzeko inkesta

 

Arloa: