Irailean ikastaro trinko laburrak eskainiko ditu Bergarako Udal Euskaltegiak. Urriko azterketa-deialdia prestatzeko ikastaro motzak izango dira, batez ere azterketako idazmena lantzera bideratuak. Ikastaro hauetan parte hartzeko, derrigorrezkoa da 2021-2022 ikasturtean euskaltegiren batean maila horretan aritu izana.

Matrikulazioa zabalik dago uztailaren 20ra arte. 

B1, B2, C1 eta C2 mailakoak izango dira ikastaroak, eta irailaren 7tik 30era egingo dira. Arratsalde egingo dira, astean bi (C2) edo hiru saio (B1, B2 eta C1).

Informazioa Udal Euskaltegian eska daiteke, euskaltegia@bergara.eus emailera idatzita, edo 943 764 453 telefonora deituta. 

 

 

 

Arloa: