Lanhitz enpresetan euskara sustatzeko Eusko Jaurlaritzak bideratutako diru-laguntza lerroa da. Abuztuaren 31n argitaratu zen deialdia eta hilabeteko epea dago eskariak egiteko, alegia, irailaren 30era arte.

2022an 2.000.000 euroko poltsa dago, eta aurtengo deialdiak berrikuntza nagusi bat dakar: euskara planik izan gabe ere, ekintza solteetarako laguntzak eska daitezke, esaterako, itzulpenetarako, euskara ikasteko, formazioa euskaraz eskaintzeko, Euskaraldia prestatzeko… Kasu horietan, laguntzak eskatzeko eta zuritzeko prozedura ere erraztu egin du Eusko Jaurlaritzak.

Bergarako Udalak herriko enpresei deialdi horren berri emango die, eta laguntza eskatu nahi dutenei eskaria egiten lagunduko die.

Laguntzari buruzko informazioa hemen ikus daiteke.

 

Arloa: