'EKINola Etorkizuna zure eskuetan’, ekintzailetza jardunaldia bigarren urtez egingo da Miguel Altuna Lanbide Heziketa zentroan. Ekainean egitekoa zen jardunaldia irailaren 28an egingo da. Miguel Altuna Lanbide Heziketak, Bergarako Udalak eta Enpresarek antolatu dituzte elkarlanean, Debagoieneko Mankomunitatearen eta Tknikaren laguntzarekin. Tazebaez aholkularitza taldeak dinamizatuko ditu. Izen-ematea irailaren 22ra arte egongo da zabalik. Miguel Altunan eman behar da izena.

Ideia berri eta berritzaileak dituzten eta ekintzaileak diren gazteei zuzendutako jardunaldia da; horren bidez, autoenpleguaren inguruan sentiberatze lanketa eginez, enpresen eta ekintzaileen arteko harremana sortu, elkar ezagutza sustatu, eta negozio ideia berritzaileak partekatu eta landu nahi dira.

Gazteek proposatuko zaizkien erronken inguruko ideiak aurkezteko, eta baita horiek garatzeko dauden bitartekoak… ezagutzeko aukera izango dute. Elkarren beharra dute enpresek eta ekintzaile gazteek, eta jardunaldi hau horretarako zubia ere bada.

Bergarak historikoki izan du ekintzailetasunerako grina. Ekimen honekin izaera hori indartu eta sustatu nahi da, gazteei enpresetan txertatzeko bidea egiten laguntzearekin batera.

Ekintzailetasuna sustatzeko Udalak lantzen dituen ekimenen osagarria da jardunaldi hau.

Miguel Altuna Lanbide Heziketa zentroak ikasturtean zehar egiten duen lana bultzatzeko ere tresna baliagarria da, izan ere, Lanbide Heziketan ikasleak laneratze bidean jartzen dira, eta urtez urte lantzen da ekintzailetasuna. Jardunaldian, iaz egin zen moduan, espazio bat izango dute garapenerako. Eta eskualdeko enpresak aurrez aurre ezagutzeko aukera dute parte hartzaileek.

Gazteek emandako erronkak garatu ondoren, lehiaketa egingo da. Ideia irabazleari 1.000 euroko saria emango zaio. 

Enpresa bat ere omenduko da. 

Egitaraua:

08:00-08:10 Aurkezpen Orokorra

o Ainhoa Lete – Bergarako Udaleko behin behineko Alkatea

o Joxu Arana – Miguel Altuna Lanbide Heziketa zentroko zuzendaria

o TAZEBAEZ (Mahai-inguru eta dinamikara sarrera)

08:10-09:50 Proiektu ekintzaileen aurkezpenak eta mahai-ingurua

o Zerbimek enpresa

o Garau enpresa

o Skura Mobile enpresa

*Ekintzaile bakoitzak bere proiektua aurkeztuko du 5 minututan eta ondoren 30 minutuko mahai inguru bat antolatuko da.

08:50-09:00 3 Erronken aurkezpena (TAZEBAEZ)

• 09:00-09:30 Ideazio prozesua

• 09:30-10:00 Ideien sailkapen eta aukeraketa

• 10:00-10:15 Negozio ereduaren aurkezpena

• 10:15-11:15 Negozio ereduaren eta buyer pertsonaren lanketa

11:15-11:45 Deskantsoa

11:45-12:30 Prototipoen lanketa

12:30- 12:45 Pitching-aren azalpena

12:45-13:15 Pitching-aren prestakuntza

13:15-14:00 Aurkezpenak

14:00-14:15 Sari banaketa

14:15-14:30 Enpresari omenaldia

• 14:30 Jardunaldiaren itxiera