Aurten ere kirol zein kultura arloetan Bergaran lanean ari diren hainbat eragileren lana ikusgai izango dute herritarrek. Asteburu honetan, irailaren 24an eta 25ean egingo da Kirola eta Kultura kalera ekimena. Herriko elkarteek egiten duten lana ezagutzera eman eta herritarrei aurkezteko helburuarekin sortu zen ekimena. Asmoa da herritarrek behin informazioa edukita, haien zaletasunekin bat egiten duen elkarterik badago, bertan izena ematera animatzea. Bergarako Udalak herritarrak ekimenean parte hartzera gonbidatu nahi ditu.

Egitaraua:

Irailak 24, larunbata:
11:00etan eta 12:30ean: Bergara monumentala bisita gidatua (11:00etan euskaraz, 12:30ean gaztelaniaz). Izen-ematea www.laboratorium.eus helbidean. Izen-ematea dohainik, irailaren 7tik 22ra. Edukiera mugatua, izen-emate ordenaren arabera.

13:05ean: Bergarako Orfeoia, Aritzeta abesbatza eta Orfeoi gaztearen kontzertua San Martin plazan (euriarekin Seminarixoan). 

19:00etan: Ttipika taldearekin dantza gidatu saioa. San Martin plazan.

22:00etan: Bergarako Low Cost Deluxe taldearen kontzertua.

Irailak 25, igandea:
11:00etatik 13:30era: Kirol taldeek herritarrentzako jarduerak prestatuko dituzte, parte hartzeko  eta erakustaldi gisa ere haur, gazte eta helduentzako. Piraguan ibiltzeko aukera izango da, bizikletan,  patinetan, gimnasia egiteko, baloi jolasak…Puzgarriak ere izango dira, goizez zehaztutako ordutegian eta arratsaldez 17:00etatik 19:00etara. Seminarioko patioan, Ibargarai kalean, Fraiskozuri Plazan, Pilotalekuan eta errekan.

Talde hauek parte hartuko dute: Ariznoa gimnasia elkartea, Beti busti piraguismo elkartea, Bergara kirol elkartea eskubaloia, Bergara kirol elkartea  saskibaloia, Bergara kirol elkartea pilota, Burdinola irristaketa taldea, Lokatza ziklismo eskola.

11:30etik 14:00etara: ‘Musika tresnak aurkitzeko prest?’ Ginkana musikala San Martin plazan. Antolatzailea: Bergarako Musika Eskola.

12:30etik 14:00etara: Bergarako kultur taldeen azoka. San Martin plazan (euriarekin plazako arkupetan).

Talde hauek parte hartuko dute: Musika Eskola, Buztinzale zeramika eskola, Arizondo argazki taldea, Beart elkartea, Taila elkartea, Jardun euskara elkartea, Erraldoi eta kilikien konpartsa.

13:00 Kantu saio herrikoia Irala kalean hasita.

Etxeetara banatutako iraileko agendan, kultur talde bakoitzaren informazioa dago: egiten duten lana, entsegu edo tailer orduak… eta taldearekin harremanetan jartzeko kontaktua ere bai.