Matrikula epea zabalik dago Udal Euskaltegian, irailaren 28ra arte. Irizar jauregiko, Barrenkalea 33, bulegoa 08:00etatik 12:30era eta 14:00etatik 18:30era dago zabalik. 

Bergarako Udal Euskaltegian hurrengoak eskaintzen dira: 

  • Euskara ikastaroak maila guztietan: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2.

  • Alfabetatze ikastaroak: idazten eta leitzen trebatzeko.

  • Mintza taldeak: berbetan trebatzeko

  • Autoikaskuntza ikastaroa: astean behin Euskaltegira joanda.

  • AISA ikastaroa: etorkinei zuzendutako harrera ikastaroak.

  • Ostalariei zuzendutako ikastaro laburra.

  • DBHko ikasleendako hizkuntza errefortzuak.

Arloa: