Egungo egoera ekonomikoa aintzat hartuta, Bergarako Udal Gobernuak erabaki du 2022. urteko Gabonetan, kaleak apaintzeko jartzen diren argien egutegia eta ordutegia doitzea.

Beste leku batzuetan egiten ari diren moduan, hortaz, eta kontsumoa gutxitze aldera, ohi baino egun batzuk beranduago piztuko dira argiak, eta ordutegia ere murriztu egingo da, kalean jende gutxi dabilen unetan itzalita.

Horrela bada, abenduaren 12tik urtarrilaren 6ra piztuko dira argiak, 18:00etatik 21:30era.