Hainbat faktorek eraginda azken urtean ikaragarrizko igoera izan dute gasaren eta argindarraren prezioek, jakina denez. Igoerak guztioi eragiten digu, baita Udalari ere. Udalaren kasuan Agorrosingo kirol gunea da kontsumo handien dituen instalazioa, eta egoera horren aurrean gasaren kontsumoak murrizteko neurriak hartuko dira, azaroaren 14tik aurrera.

Hurrengoak izango dira erreferentziazko tenperaturak:

  • Igeritoki handiko ura  26ºC
  • Igeritoki txikiko ura  31ºC
  • Igeritokiko giroaren tenperatura 27ºC
  • Aldagela hezetan 22ºC
  • Lehorreko aldageletan 19ºC
  • Gimnasioetan 19ºC
  • Bainuetxeko ura 31º
  • Sauna lehor bat itxiko da

Kostuen igoera 2022. urtean

2019. urtean, pandemia aurreko azken urtean, Agorrosinen  honako gastu hau egon zen

argindarra

115.937€

gasa

91.258€

 

2021. urtean

argindarra

100.803€

gasa

70.893€

 

2022. urtean , gaur eguneko prezioekin, estimatutako gastua

argindarra

243.099€

gasa

291.605€

 

Kontsumoen analisia

Agorrosinen argindar kontsumoaren %20 hezetasun-kengailuena da; igeritoki eta aldagelen giroa mantentzeko, %18,9 barruko igeritokiaren depurazioa, %8,5 bainuetxea, eta beste %8,5 kanpoko igeritokia.

Gasari dagokionez %36,5 igeritokiko ura berotzen erabiltzen da,  %18,9 dutxetarako, beste %18,9 igeritokiko giroa mantentzeko, %15,68 aldagelak girotzeko eta %10 bainuetxerako.

2009. urtetik kontsumoen bilakaera

2006. urtean ireki zen Agorrosingo kirol gunea, eta hasieratik lan egin da kontsumoak arrazionalizatzeko, ondorengo taulan ikus daiteke kontsumoen bilakaera.

 

URTEA

KONTSUMO ELEKTRIKOA  KWh

GAS KONTSUMOA

KWh

UR KONTSUMOA

Metro kubikoak

URTEKO ERABILTZAILE KOPURUA

2009

1.178.310

2.579.236

31.360

253.120

2014

1.014.467

1.790.112

25.996

299.781

2019

887.499

1.825.334

24.535

288.786

2021*

821.942

1.788.471

19.556

139.727

  • Covid.

Taulan dauden datuak ikusirik nabaria da efizientzia hobetzeko egindako ahalegina eraginkorra izan dela. Agorrosinen efizientzia energetikoaren azterketa egin ondoren, depurazio bonba efizienteagoak jarri ziren, baita galdara gelako bonbak ere, eta LED argiteria jarri da. Bestalde, beroketa orduen eta bonbak pizteko ordutegiak ere, ahal den neurrian murriztu dira.

Azken urteetan kontsumo energetikak nahiko egonkortuta daude (COVIDa alde batera utziz gero), orain hartutako neurriekin kontsumoak gehiago jaistea da asmoa. Hartutako neurriek gasaren kontsumoa jaisteko balioko dute, eta elektrizitatearen kontsumoa jaisteko beste neurri batzuk aztertzen ari da Udala (bariadoreak jartzea depurazio bonben kontsumoa bajatzeko, panel fotovoltaikoak ipintzea elektrizitatearen portzentaia bat autokontsumozkoa izan dadin…).

Hobetzeko aukera badago oraindik. Udaletik urratsak emango dira energia berriztagarrien presentzia areagotzeko, makinaria efizienteagoa izateko… baina denok jarri behar dugu gure partetik, dutxetan behar den denbora baino gehiago ez egoten, argiak egoki erabiltzen…

Udalak hartuko dituen beste neurri batzuk

Gainerako eraikinetan hartutako neurriak batez ere berokuntza sistemen erabilera arrazionalizatzera bideratu dira. Argiztapenari dagokionean, erabileraren inguruko neurri puntualak hartuko dira, arlo honetan azken urteetan egindako inbertsioak direla eta, eraikin publikoetako argiztapen sistema gehienak kontsumo baxuko LED argiteriara egokituta baitaude dagoeneko.

Berokuntza sistemei dagokionean ondorengo neurriak hartu dira:

  • Lan esparruetako legedia eta energia aurrezpenerako dekretua uztartuz eraikinetako tenperaturak 19ºCtan egongo dira.
  • Eraikinetako berokuntza sistemak erabilera orduetara doituko dira.
  • Ezingo dira berogailu elektriko indibidualak erabili.